Guri buruz Transmath
2015etik, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laborategiak (LTC) lankidetza formula bat dira Euskampus-Bordeaux Campusaren esparruan, esparru instituzional bat sortu eta EAEko eta Bordeleko ikertaldeek elkarrekin lan egin ahal izan dezaten. Esparru horren xedea da mugaz haraindiko ikerketa komunitateak sortzea, ikertzaile junior eta seniorrak, ikasleak eta teknikariak barnean hartuta, eta laborategi batetik bestera mugitu ahal izan daitezen mugarik gabe eta ikuspegiak nahiz programak partekatu ditzaten.
TRANSMATH 2017an sortutako proiektu bat da, matematikariek alor zehatz hauek jorratu ditzaten:
Matematikaren eremu klasikoetako abangoardiako ikerketa: Geometria, Aljebra, deribatu partzialetako ekuazioen analisia, etab.
Modelatzea eta simulatzea, ingurumenarekin eta osasunarekin lotutako gaietako aplikazioa bereziki.
Datu zientzia.